Itzal suntsigarrien gaua eta Izua iruzkinen atalean
![Itzal suntsigarrien gaua eta Izua iruzkinen atalean Itzal suntsigarrien gaua eta Izua iruzkinen atalean](https://eizie.eus/eu/albisteak/1159797242/@@images/287fbd95-2d08-464a-a930-c0a93179a19e.jpeg)
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Manu Lopez Gasenik itzulitako Agustín Fernández Paz-en Itzal suntsigarrien gaua liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Joxan Elosegik itzulitako Lydia Flem-en Izua liburuarena, Karlos del Olmok egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.