“Itzal suntsigarrien gaua” eta “Izua” iruzkinen atalean

2006 Urria 2
“Itzal suntsigarrien gaua” eta “Izua” iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Manu Lopez Gasenik itzulitako Agustín Fernández Paz-en Itzal suntsigarrien gaua liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Joxan Elosegik itzulitako Lydia Flem-en Izua liburuarena, Karlos del Olmok egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.