"Axenario" eta "Zazpi urkatuak" iruzkinen atalean

2006 Abuztua 7
"Axenario" eta "Zazpi urkatuak" iruzkinen atalean

Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Itziar Otegik itzulitako Jules Renard-en Axenario liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika, eta Jose Moralesek itzulitako Leonid N. Andreiev-en Zazpi urkatuak liburuarena, Mikel Garmendiak egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.