"Axenario" eta "Zazpi urkatuak" iruzkinen atalean
!["Axenario" eta "Zazpi urkatuak" iruzkinen atalean "Axenario" eta "Zazpi urkatuak" iruzkinen atalean](https://eizie.eus/eu/albisteak/1154941872/@@images/b7eca8bb-11e4-47db-890f-56705e74751d.jpeg)
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Itziar Otegik itzulitako Jules Renard-en Axenario liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika, eta Jose Moralesek itzulitako Leonid N. Andreiev-en Zazpi urkatuak liburuarena, Mikel Garmendiak egina. Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak , bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan , beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.