Danilo Kis eta Paul Auster iruzkinen atalean
![Danilo Kis eta Paul Auster iruzkinen atalean Danilo Kis eta Paul Auster iruzkinen atalean](https://eizie.eus/eu/albisteak/1144070204/@@images/0277abf9-434e-4034-9bfd-0a7065339c62.jpeg)
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Monika Etxebarriak itzulitako Danilo Kis-en Hildakoen entziklopedia liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Oskar Aranak itzulitako Paul Auster-ren Brooklyngo erokeriak liburuarena, Karlos del Olmok egina.
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.