Danilo Kis eta Paul Auster iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Monika Etxebarriak itzulitako Danilo Kis-en Hildakoen entziklopedia liburuaz Mikel Garmendiak idatzi duen kritika, eta Oskar Aranak itzulitako Paul Auster-ren Brooklyngo erokeriak liburuarena, Karlos del Olmok egina.
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.