"Itzulpengintza lanbide" ikus-entzunezkoa
Itzulpengintza Lanbide
Lanbide honetan dihardugunon lana ezagutaraztea izan dugu asmo, eta, horretarako, hamar profesional gonbidatu ditugu, nork bere alorrari buruz labur-labur konta diezagun zein diren alderdirik jakingarrienak.
Lanbide honetan dihardugunon lana ezagutaraztea izan dugu asmo, batez ere horretaz ezer gutxi dakienari begira. Izan ere, gutxi ezagutzen dena ez omen da behar bezala estimatzen.
Itzulpengintzaren ahalik eta ikuspegi zabalena eskaini ahal izateko, hamar profesional gonbidatu ditugu bideoan parte hartzera, nork bere alorrari buruz labur-labur konta diezaguten zein diren alderdirik jakingarrienak.
- Garazi Ugalde (itzultzaile-interpretea): Hizkuntza ezagutza
- Isabel Etxeberria (itzultzailea eta EHUko irakaslea): Formazioa
- Joannes Jauregi (itzultzailea eta irakaslea): Literatura
- Beatriz Zabalondo (itzultzailea eta EHUko irakaslea): Ikus-entzunezkoa
- Natalia Elvira (Osakidetzako itzultzaile-interpretea): Osasun arloa
- Patricia Jorge (Basauriko Udaleko itzultzailea): Administraziokoa
- Saroi Jauregi (Elhuyarreko itzultzaile-zuzentzailea): Tekniko-zientifikoa
- Gotzon Egia (GFAko Hizkuntza Zerbitzuko itzultzailea): Itzulpena eta makinak
- Mirentxu Larrañaga (Berriako itzultzaile-zuzentzailea): Zuzenketa
- Itziar Otegi (itzultzaile-interpretea): Interpretazioa
Bideoa Aritz Brantonek egin du, eta Amaia Arakistainek egin ditu aurkezpen-lanak.