2013ko Batzar Nagusia, apirilaren 20an
EIZIEk, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, 2013ko apirilaren 20an egingo du urteko Batzar Nagusia, Durangon.
Ohi bezala, Zuzendaritza Batzordeak joan den urteko ekimenen berri emango du, eta elkarteak aurtengo ekitaldian jorratuko dituen lan ildo nagusiak ere eztabaidatuko ditu batzarrak.
Aurten, gainera, Zuzendaritza Batzordea berrituko da, eta lehendakari berriak hartuko du Bakartxo Arrizabalagaren lekukoa.
Eguna: 2013ko apirilak 20 (larunbata), 11:00etan hasita.