Astebururako planik ez? Literaturia jaialdia Zarautzen

2014 Maiatza 28
Astebururako planik ez? Literaturia jaialdia Zarautzen

Egun hauetan, "Literaturia, Euskarazko Literaturaren festa" ospatzen ari dira Zarautzen. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte: liburu-azoka, liburu berrien aurkezpenak, hitzaldiak, irakurraldiak, antzerkia, musika, poesia… Eta tartean zenbait itzulpen eta itzultzaile izango dira.

EIZIEk berriki argitaratu dituen Literatura Unibertsaleko Frankenstein eta Mihia aske itzulpenez gain, azken urtean euskarara ekarritako beste zenbait obrek ere lekua izango dute Zarautzen. Jarraian uzten dizkizuegu izango diren itzulpenen aurkezpenen ordua eta lekua. Nolanahi ere, Literaturia 2014ren webgunean duzue egitarau osoa ikusgai.

Maiatzaren 31n (larunbata)

Azoka plaza

Ordua Ekitaldia
11:00 4 liburu, 4 idazle, 4 irakurle - Aztertuko den liburuetako bat Frankenstein (M. Shelley) izango da, Iñigo Errastik euskaratua

Garoa liburu-denda

Ordua Liburua eta idazlea Itzultzailea/Aurkezleak
12:00-12:30 Borroka kluba (Chuck Palahniuk) Naroa Zubillaga eta Mikel Soto
14:00-14:30 Gizon bat lotan (G. Perec) eta Gauzak (G.Perec) J.L. Agirre, I. Díez de Ultzurrun eta Xabier Olarra

Azoka gunean

Ordua Liburua eta idazlea Itzultzailea/Aurkezleak
12:30-13:00 14 (Jean Echenoz) Gerardo Markuleta
13:30-14:00 Mihia aske (Elias Canetti) Ibon Uribarri

Ekainaren 1ean (igandea)

Sortaldea

Ordua Liburua eta idazlea Itzultzailea/Aurkezleak
12:00-12:30 Post-it bizitzak (Iolanda Zuñiga) Iñigo Roque eta Xabier Queiruga