«Itzulpena ez da neutrala, itzultzailea ere ez» ikastaroa (Donostia)

2024
Urria
8
Noiz:
2024/10/08 16:00
2024/10/09 19:30
Non:
Euskaltzaindiaren egoitza, Donostia
Gehitu zure egutegira
iCal

Ikastaroak

Mintegi honetan, azpimarratu nahi dugu itzulpena ez dela inondik inora ere neutroa, eta itzultzaileak hartzen dituen erabakiek berebiziko garrantzia dutela xede-testuan, eta berebiziko eragina xede-irakurleengan. Itzulpena, are gehiago, eraldaketarako eta borrokarako tresna izan daiteke. Itzultzailea zenbat eta kontzientziatuago egon hizkuntzaren erabilerak generoan, arrazan, klasean eta beste hainbat ezaugarritan izan ditzakeen ondorioez, eta zenbat eta zehatzago ezagutu bere ez-neutraltasun propioak, orduan eta prestatuago egongo da itzulpenaren bidez hainbat injustizia ez errepikatzeko; funtsean, bere itzulpen-jarduna aberastuko eta zabalduko du.

Irakasleak: Danele Sarriugarte eta Aiora Jaka

Egunak: Urriak 8 eta 9

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.