«2025eko bostekoa» – Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

2025 Iraila 12
«2025eko bostekoa» – Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna

Aurten, bost solasaldi antolatu ditugu Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bost lekutan egon nahi dugu une berean, bost liburu-dendatan, bost liburuz hitz egiten, bost itzultzaile beste bost itzultzailerekin solasean.

Irailaren 30ean, 18:30ean

Durango

Hitz liburu-denda

fun-home.jpg

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (Alison Bechdel)
Danele Sarriugarte eta Bego Montorio

Gasteiz

Eva Forest Liburutopia

arturoren_uhartea.jpg

Arturoren uhartea (Elsa Morante)
Koldo Biguri eta Lurdes Auzmendi

Hazparne

Et'abar liburu-denda

gaiztoak.jpg

Gaiztoak (Clotilde Perrin)
Joana Pochelu eta Nahia Zubeldia

Iruñea

Katakrak

idazketa_labana.jpg

Idazketa labana bat da (Annie Ernaux)
Leire Lakasta eta Itziar Diez de Ultzurrun

Zarautz

Garoa liburu-denda

carmilla.jpg

Carmilla (Sheridan Le Fanu)
Maialen Berasategi eta Isabel Etxeberria