«Interprete baten intimitateak» - 'Intimidades'/'Intimacies' liburuari buruzko saioa
Katie Kitamura idazlearen 'Intimacies' / 'Intimidades' liburua izango dute hizpide parte-hartzaileek, Jone Atxak gidaturik.
Senez itzulpen-aldizkariaren aurtengo zenbakian egin du Jone Atxak liburuaren gomendioa, eta, bertan dioenez, horra «ekartzearen helburua ez da interpretazioari buruzko ezagutzak handitzeko tresna bat ekartzea, baizik eta entretenitzeko istorio bat eta hausnartzeko aitzakia bat aurkeztea».
Orain, irakurle-talde bat osatuko dugu liburua hizpide harturik, eta, bide batez, elkar ezagutzeko edo/eta elkarrekin egoteko aukera ere izango dugu.
- Noiz: 2026ko azaroaren 13an.
- Ordutegia: 17:30 - 18:45
- Non: EIZIEren egoitzan (Zemoria 25, behea - 20013 Donostia).
- Gidari: Jone Atxa Palacios
Liburua: Katie Kitamura idazlearen Intimacies (Penguin Random House, 2021) / Intimidades (Sexto Piso, 2023 - Itz.: Aurora Echevarria) / Intimités (Stock, 2023 - Itz.: Céline Leroy).
Hainbat liburutegitan dago eskuragarri (EAEn, Nafarroan, Lapurdin…)
EMAN IZENA (2026ko urriaren 30a baino lehen).


