Aintzane Atelak jasoko du 'Vitoria-Gasteiz' saria
2018
Azaroa
6
Aintzane Atelak irabazi du aurten Vitoria-Gasteiz Saria, gazte-literaturaren arloan, Konkorduna eta Mila eta bat gau liburuko beste ipuin batzuk liburuaren itzulpenagatik.
Euskarara egindako itzulpenik onena saritzeko antolatzen du Gasteizko Udalak. Aurten, haur-literaturaren arloko saria eman gabe geratu da.
Honako hauek osatu dute epaimahaia: Karlos del Olmo Serna, Lourdes Auzmendi Ayerbe, Isabel Etxeberria Ramírez eta María José Ezeizabarrena Segurola.