'Zuzentzaileak solasean' ekitaldia, Iruñean

2021 Urria 21
'Zuzentzaileak solasean' ekitaldia, Iruñean

Zuzentzaileen Nazioarteko Egunean izango da, urriaren 27an, Karrikiri elkartean. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.


Aurten, Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko, solasaldi bat antolatu dugu. Karrikiri elkartean izango da, zuzenean, 19:30etik 20:30era.

Aitor Blancok elkarrizketaturik, Fernando Rey eta Amaia Lasheras arituko dira elkarrekin solasean.

Ekitaldia streaming bidez ere emango da, YouTubeko esteka honetan.