Poema itzulien errezitaldien grabazioak Poesiaren Egunerako

2023 Martxoa 15
Poema itzulien errezitaldien grabazioak Poesiaren Egunerako

Martxoaren 21ean Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero, eta, oraingo honetan, EIZIEk egitasmo berezi bat prestatu du egun horretarako.


Aurten, efemeride horren harira, poema itzuli bat aukeratu eta zeuen burua poema errezitatzen grabatzeko eskatzen dizuegu, bideoz nahiz audioz, gero elkartearen webgunean eta sare sozialetan poema guztien bildumatxo bat zabal dezagun. Jada argitaratuta dagoen poema bat izan liteke, edo, norbait animatzen bada gustuko duen poema bat euskaratzera, aukera du hura itzuli eta kameraren nahiz mikrofonoaren aurrean errezitatzeko (bideoz, horizontalean grabatzea komeni da).

Bideoak eta audioak bulegoa@eizie.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzue, zuen izen-abizenak eta itzulitako poemaren izenburua eta egilea adierazita, martxoaren 19an beranduenez (igandea), eta Poesiaren Egunean emango ditugu argitara. Parte-hartzaile guztien artean bi sari zozketatuko ditugu, Literatura Unibertsala bildumako bina liburukoak.

Anima zaitezte!