"Arte" eta "-raino" eztabaidagai 2tzuL blogean
Gerta ote liteke etxeraino joatea eta "etxera arte" ez konturatzea giltzak beste nonbait ditugula? Ibil ote liteke norbait "haginetara arte armaturik", ala "haginetaraino armaturik" esaten ote da?
Denda batean deskontuak "% 30 artekoak" direla ala "% 30erainokoak" direla esaten ote da?
Kontraesanik ba ote dago zerbait "bukaeraraino" eramatearen eta "bukaerara arte" ez etsitzearen artean, adibidez?
Halako kontuei buruz mintzo da Patxi Petrirena EIZIEren 2tzuL blogean idatzi duen "Arte" eta "-raino" txostenean.
Zenbait erantzun eman ditu, eta galdera gehiago egin ere bai, iritziak eta ekarpenak jasotzeko.
Bittor Hidalgoren erantzun luze eta sakon bat izan da (2009-10-20)