«Zuzenketa ikus-entzunezkoetan», elkarrizketa Ane Garmendiari

2025 Urria 27
«Zuzenketa ikus-entzunezkoetan», elkarrizketa Ane Garmendiari

Urriak 27, Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna. Zorionak zuzentzaile guztioi!


Ane Garmendia itzultzailea elkarrizketatu du Ibai Sarasuak. Izan ere, Garmendiak urte asko daramatza ikus-entzunezkoak itzultzen, eta hurbiletik daki zertan den gaur egun zuzentzaileen jarduna eta lanbidea bera, zer garrantzi ematen zaion kalitateari ikus-entzunezko plataformetan, zer erantzukizun dugun ikusleok…

Ikus bideoa.

Ikus, halaber, Garmendiak berak 31 eskutik blogean idatzitako artikulua (2025-02-05): «Zuzentzaileak, funtsezko kate-begia».