Itzulpen-lehiaketa antolatu du EIZIEk, Literatura Unibertsala bildumarako
Iaz egin zituen EIZIEk bildumaren hirugarren aroa osatzeko urratsak, jarraipen gisa beste 50 obra argitaratzeko. Hala, aurtengo itzulpen-lehiaketarako oinarriak prest dira, eta deialdia zabalik. Hemen dira lehiaketarako oinarriak.
Hamasei obra hautatu ditu Elkarteak aurtengo itzulgaien zerrendarako.
Proposamenak aurkezteko epea 2011ko uztailaren 11n amaituko da.
Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeek izango dute liburuok argitaratzeko ardura, bilduma honetarako bat eginik.