Literatur itzulpenari buruzko jardunaldiak Tarazonan
Aurten hamalaugarren edizioa izango dute Tarazonako Literatur itzulpenari buruzko jardunaldiek, 2006ko azaroaren 3tik 5era; ohi bezala, antolatzaile dira ACEtt eta Tarazonako Itzultzaile Etxea .
Aurtengoan, egile gonbidatua Eduardo Mendoza da. Egitarauan azpimarratzekoa da, mintzaldi, mahai-inguru eta lantegiekin batera, 2005eko Espainiako itzulpen sari nazionala jasotako itzultzaileak partaide izango direla: Luisa Fernanda Garrido Ramos, Aleksandar Tišma-ren Kapo eleberriaz egindako itzulpenagatik saritua; eta Francisco Rodríguez Adrados, itzulpengintza osoari emandako sariduna.
ACEtt-ren webgunean ikus daitezke jardunaldien egitarau osoa eta izenemate orria.