Juan Mari Lekuona, in memoriam

2005 Abendua 6
Juan Mari Lekuona, in memoriam

EIZIEren lehen lehendakari eta ohorezko bazkide izandako Juan Mari Lekuona zendu da 2005eko abenduaren 5ean. Euskal itzultzaileen ikasketak, lanbidea eta normalizazioa hastapen-hastapenetik landu zuenetako bat izan zen, EIZIEren sortzaileetakoa eta lehen lehendakaria, 1987-1990 bitartean. Euskal itzultzaileok haren zordun gara.

Juan Mari Lekuona Berasategi (idatzi batzuetan «Oianburu» ezizena ere erabili zuen) Oiartzunen jaio zen, 1927ko azaroaren 11n. Apaiz ikasketak Gasteizen eginik, meza berria Oiartzunen egin zuen, 1953an. Berehala, Erromako Unibertsitate Gregorianora joan zen teologia ikasketak sakontzera. Han hasiko zen beren lehen poemak idazten.

Gaztetako irakurketak Orixe, Lauaxeta eta Lizardi izan bazituen ere, berehala Gabriel Arestiren eta poesia existentzialaren eragina izan zuen, baina bere poesia beti oso bide pertsonalera lerratu nahi zain zuen.

Hasierako poemak Egan, Olerti, Zeruko Argia, El Bidasoa eta beste zenbait aldizkaritan kaleratu zituen.

Euskaltzain oso zen 1987az geroztik. Manuel Lekuona bere osabaren ordez hautatu zuten; Oiartzunen egin zuen sarrera hitzaldia, 1988ko uztailaren 30ean, «Erdi-Ahozkotasunaren literatur estiloaz» gaiaz. Urte askotan, 1989az geroztik, Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaria izan da, 2005eko maiatzera arte.

EIZIEren lehendakari izan zen denboran, gogotik saiatu zen elkartea sendotzen eta itzultzaileen lan egoera hobetzeko bitartekoak bilatzen.



Informazio gehiago Juan Mari Lekuonaren lanez: