«Hitz elkartuak. Lotuta, marratxoarekin, bereizita?» ikastaroa (online) - Izen ematea, zabalik

2025 Maiatza 20
«Hitz elkartuak. Lotuta, marratxoarekin, bereizita?» ikastaroa (online) - Izen ematea, zabalik

Ekainaren 11n, 16:30ean. Irakaslea: Amaia Lasheras.


Helburua: Euskaraz, hitz berriak edo kontzeptu berriak sortzeko, bada bide oso emankor bat: hitz-elkarketa. Mekanismo horri esker, etengabe aberastu eta modernizatu ahal izan dugu gure hizkuntza. Hala ere, beti ez da erraza izaten asmatzea hitz elkartu bakoitza nola idatzi behar den. Marratxoz lotuta? Bereizita? Loturik? Marratxoa erabiltzea beti da nahitaezkoa? -a itsatsia duten hitzek letra hori galtzen dute? Ikastaro honetan, horrelako zalantzak argitzen saiatuko gara.

Irakaslea: Amaia Lasheras

Noiz: 2025eko ekainaren 11 (asteazkena)

Non: ZOOM plataforma

Iraupena: 2 ordu

Ordutegia: 16:30 – 18:30

Prezioa:

  • EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
  • Bazkide ez direnak: 30 euro

Izena emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 28a

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2025eko ekainaren 3an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

EMAN IZENA