Idazleak itzultzaileen lantegian - 2011

Txartela2011.jpg

Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga

Aitarekin bidaian sei hizkuntzatan

Gasteizen, 2011ko irailaren 27tik 29ra

Europa Biltzar Jauregia

Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk.

Aurtengo edizioan, lehen aldiz antzerkia hautatu dugu genero modura, eta Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga autoreen obra bat ekarri dugu lantegira, euskarazko zein gaztelaniazko bertsioetan saritua: Aitarekin bidaian.

Itziar Otegik koordinaturik, antzerki obraren pasarte batzuk itzuli eta eztabaidatu dituzte autoreek eta lau itzultzailek, hiru egunez. Bestalde, Julia Marinek antzerkiaren itzulpenaren berezitasunez jardun du: “Antzerkia itzultzeak beste generoek ez duten berezitasuna du. Ahozko erregistroaren ezaugarriak nabarmenagoak dira. Genero hau esateko da eta belarriz jasotzeko. Idaztean ahozko hizkuntzatik hurbilago ibili behar da. Antzerkirako pertsonaiak karakterizatzea oso garrantzitsua den neurrian, ahozkotasunari lotutako esamoldeekin borrokan ikusi ditugu sarri itzultzaileak.”

lantegia2011.JPG

Testua aldez aurretik prestatuta ekarri dute itzultzaileek, ohi denez, eta lantegian bakoitzaren erabakiak arrazoitzen jardun dute. Han izan dute idazlea, bestalde, hala zalantzak argitzeko nola testuaren inguruko argibideak emateko. Horrez gain, langai dituzten hizkuntzen eta kulturen berezitasunak eta itzulpen prozesuan agertzen diren kontuak partekatzeko aukera izan dute: ñabardurak, itzulpen zailtasunak, interpretazioak, kultur hitzen itzulpena, etab.

Aurtengo lantegi-mintegian, itzultzaile hauek parte hartu dute:

Amaiera ekitaldia jendaurrean

Mintegiaren azken egunean, irailaren 29an, parte hartzaileek esperientziaren berri eman dute mahai-inguru batean. Hurrena, Aitarekin bidaian lanaren bertsio labur eleanitz bat eskaini ziguten, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean moldatua, eta Jabier Muguruzak musikaz lagundurik, jatorrizko obran bezalaxe.

emanaldia2011JPG.JPG

Hemeroteka

Argitalpena

Aurreko urteetan bezala, lantegiaren emaitza SENEZ aldizkariaren zenbaki berezi batean bilduko dugu. Sarreratxo baten ondoren, aukeratutako testuaren sei bertsioak argitaratuko dira, Juan Azpeitia ilustratzailearen irudiekin batera, besteak beste.

Aurreko edizioak