'Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?' solasaldia

2023 Iraila 6
'Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?' solasaldia

Irailaren 26an, Donostian. Hizlariak: Amaia Astobiza, Ana Morales eta Danele Sarriugarte. Streaming bidez ere emango dugu.


Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari gara euskarara, eta, apurka, bagoaz corpus txukun bat osatzen. Edukiei dagokienez, testu horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak, batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?

Parte-hartzaileak: Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro, Danele Sarriugarte Mochales

Noiz: 2023ko irailaren 26an (asteartea)

Non: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Ordua: 18:00 - 19:30

Solasaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da.