Atzean itzultzailea dago

Irailaren 30ean ospatzen den Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren abaroan, EIZIEk itzultzaileen lana agerian ipini nahi du.
Gaur egungo gizarte globalizatuan, itzulpena etengabe eta modu askotan egiten da. Besterik uste izan arren, profesionalek modu arautuan egiten dutena baino askoz jardun zabalagoa da itzulpengintza, Euskal Herriko elebitasun ofiziala betearazteko zeregina baino askoz zabalagoa.
Giza jarduera askoren, gehienen atzean itzultzailea dagoela ohartarazteko, Itzulpena egunerokoan - Eguneroko itzulpena mahai-ingurua eta umorezko ikuskizuna antolatu dute ItzulBaitak eta EIZIEk. Ekitaldia Irungo Musika Eskolan izango da, urriaren 3an, 19:00etan.
Mahai-inguruko partaideak izango dira:
- Jon Larrea (Fagor Arrasateko Estanpazioko salmenta arduraduna)
- Agustin Unzurrunzaga (SOS Arrazakeriako Salaketa eta Informazio Bulegoko arduraduna)
- Katixa Garate (Ikasle garaian Erasmus programan ibilitako kazetaria)
- Joseba Ossa (Bakun itzulpen enpresako arduraduna)
- Moderatzaile: Bego Montorio (ItzulBaitako arduraduna).
Umorezko saioan, Wazemank telebista saioko hiru gidoilari eta hiru aktore izango ditugu, Mikel Sarriegik zuzenduriko ikuskizunean.