Literatura-itzulpenak diruz laguntzeko deialdia argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak

2021 Apirila 29
Literatura-itzulpenak diruz laguntzeko deialdia argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak

Dirulaguntza honen bidez euskal literaturaren itzulpena sustatzen du Etxeparek, euskal idazleak eta haien lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzeko.


Ondorengo itzulpen-jarduerak laguntzen dituzte:

  • Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
  • Argitaletxeentzako edizio eta sustapen gastuak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko apirilaren 28tik maiatzaren 27ra.

Informazio gehiago, Etxepareren webgunean.