Liburuaren Eguneko lehiaketa. Irabazleak
2021
Apirila
27
Lehen saria Xabier Artolak irabazi du, eta bigarrena Nagore Atelak.
Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu lehiaketan parte hartu duten guztiei. Jende asko animatu da, eta pozik gaude.
Lehen saria (bi liburu) Xabier Artolak irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Nagore Atelak. Zorionak, Xabier eta Nagore!
Lehen zozketa galdera guztiak ondo erantzun dituztenen artean egin dugu, eta bigarren zozketa, berriz, parte hartu duten guztien artean.
Galderen erantzunak:
- Nork itzuli du Pere Caldersen Hemen du atseden Nevaresek? - Antton Olano
- Zein da Literatura Unibertsala bildumako lehen liburua? - Gulliverren bidaiak (Jonathan Swift / Iñaki Mendiguren)
- Zein da Urrezko Biblioteka bildumako lehen liburua? - Emakume abeslari burusoila (Eugène Ionesco / Jon Muñoz)
- Nork itzuli du Marguerite Durasen Samina? - Xabier Artola
- Zer argitaletxek argitaratzen ditu Urrezko Bibliotekako liburuak? - Elkar
- Zer liburu ez dago lau eskutara itzulita?- Zubi bat Drinaren gainean (Ivo Andritx). [Itzultzailea: Karlos Zabala]
[Proleterka (Fleur Jaeggy) Miren Iriartek eta Fernando Reyk itzuli zuten]
[Siddharta (Herman Hesse) David Lindemannek eta Irati Trebiñok itzuli zuten] - Literatura Unibertsaleko zer liburu aurkeztu dugu 2021ean? - Fiesta. Eguzkia jaikitzen da (Ernest Hemingway / Koro Navarro)
- Nork itzuli du Aleksandra Kollontairen Erle langileen amodioak? - Aroa Uharte
- Zer liburuk irabazi zuen 2019ko Euskadi Saria? - Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (Alice Munro / Isabel Etxeberria)
- Urrezko Bibliotekako zer liburu aurkeztu ditugu 2021ean? - Zeruko belardiak (John Steinbeck – Asun Garikano) eta Besteen Odola (Simone de Beauvoir – Oier Alonso)