Idazlea itzultzaileen lantegian 2008
![Idazlea itzultzaileen lantegian 2008 Idazlea itzultzaileen lantegian 2008](https://eizie.eus/eu/albisteak/1219922615/@@images/fa2ee96b-c4a5-4234-b77c-2f75185d23c1.jpeg)
Aurten, bosgarrenez, itzultzaileen lantegia antolatu du elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz. Xabier Montoiaren Baina bihotzak dio liburutik "Irapuato" narrazioa landu eta itzuliko dute bost itzultzailek, idazlearen laguntzaz: danierara, katalanera, polonierara eta alemanera aldatuko dute testua. Itzultzaileak: Pernille Hansen eta J.M. Mendizabal (daniera) Daniel Lujan (katalana) Joanna Janiszewska (poloniera) Gabriele Schwab (alemana) Noiz: 2008ko irailaren 3tik 5era Non: Donostian Hemen informazio gehiago