EIZIE Letren Fakultatean (EHU) izan zen
Maiatzaren 16an, Iñigo Errasti, Itziar Otegi eta Teresa Pradera EIZIEko kideak EHUko Letren Fakultatean izan ziren elkartea aurkezten.
Elkartearen nondik norakoen berri emateaz gain, itzulpengintzan eta interpretazioan izan dituzten esperientziak kontatu zituzten hizlariek, eta itzulpengintzako ikasleek zer bide jarrai ditzaketen ere izan zuten hizpide.
Ekitaldiaren berri Itzulinguruka blogean jarri zuten hurrengo egunean, eta bideo bat ere grabatu zuten EHUko teknikariek.
Ikus hemen egun hartako kronika.