Idazlea itzultzaileen lantegian - 2010
Aurten ere itzultzaileen lantegia antolatu du elkarteak, euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko asmoz. Datorren astean, Itxaro Bordaren poema hautatuak frantsesera, katalanera, galegora eta gazteleniara egindako itzulpenak lantzen eta eztabaidatzen jardungo dute horretarako gonbidatu ditugun itzultzaileek. Egileari ere frantseseko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari buruzko zenbait ondorio ateratzeko. Lantegia Gasteizen egingo da, 2010eko irailaren 7tik 9ra.
Itzultzaileak
- Haizea Parot (frantsesa)
- Pau Joan Hernàndez (katalana)
- Isaac Xubín (galegoa)
- Manu Lopez Gaseni (gaztelania)
Jendaurreko ekitaldia
Azken egunean, mahai-inguru batera bilduta, esperientziaren berri emango dute parte hartzaileek, eta ondoren, mintegian landutako zenbait testu irakurriko dizkigute, lau hizkuntzatan.
Ekitaldia irailaren 9an izango da, arratseko 7etan, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.