«ELIAN: Esaldi Luzeak Itzultzeko Adimen Naturala» ikastaroa (Donostia eta Bilbo)


ELIAN
Esaldi Luzeak Itzultzeko Adimen Naturala

Ezin esan laburxe zer den luze (osagarri ala gehigarri?)
Lemak gida buru-buztan, aurrerabide puskan
Itzuli?: zuzen atzera biratuz aurrera irauli
Aditzik ez?: hasi galdez (izen bada, zertan gara?)
Nolakoa egitura, halakoa solastura

Nori zer:

Ez da behar prestakuntza gramatikal teorikorik;
bai komeni, ordea, eskarmentu apur bat
testuak itzultzen eta esaldi luzeekin borrokan.

Literaturako adibide pare batean oinarrituko
gara —ingeles jatorrizkoa
[+ gaztelaniazko/frantsesezko bertsioak]
eta euskarazkoa—; hala, jarraibide praktikoak
ateratzen saiatuko haien iruzkinetik.


Irakaslea

Juan Garzia Garmendia

Non eta noiz:

  • Donostian, 2023ko maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, 16:00etatik 19:00etara
  • Bilbon, 2023ko ekainaren 6an eta 7an, 16:00etatik 19:00etara

Ordu-kopurua

Guztira, 6 ordu (2 saio)

Prezioa

-EIZIEko bazkideentzat: 65 euro
-Bazkide ez direnentzat: 95 euro
-Red Vértice osatzen duten elkarteetako bazkideentzat: 80 euro
(AATI, ACE Traductores, ACEC, AGPTI, AICE, AIPTI, APTIC, APTIJ, ASATI, Asetrad, ATIJC, ATRAE, AVIC, EspAIIC, FILSE, MET, TREMÉDICA, UniCo, XARXA)

Izena emateko epea

2023ko maiatzaren 9tik 17ra (biak barne)

IZENA EMAN (Donostia)

IZENA EMAN (Bilbo)

Oharrak

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2023ko maiatzaren 19an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.