Solasaldia: «Ez erre itzultzailearen apunteak» - 'Berbelitzen hiztegia', Anjel Lertxundik sortua

2024 Iraila 17
Solasaldia: «Ez erre itzultzailearen apunteak» - 'Berbelitzen hiztegia', Anjel Lertxundik sortua

Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunaren bueltan, itzultzaileak eta itzulpengintza izango ditugu hizpide urriaren 1ean, Donostian.


Anjel Lertxundiren liburu argitaratu berrian (Berbelitzen hiztegia, Alberdania 2024), Berbelitz itzultzailea da protagonista. Haren apunte, hausnarketa, poz eta nekeetatik abiaturik, Interrailean joango gara itzulpengintzaz eta itzulpenez gehien idatzi duen euskal idazlearekin, aitortza egin nahi baitio EIZIEk. Eibarretik Varsoviara, Errenteriatik Vienara, Tolosatik Sienara…, hamaika geltoki zeharkatuko ditugu, motxilan liburu mordoska hartuta.

Bidaideak: Anjel Lertxundi, Idoia Santamaría eta Juan Garzia.

Noiz: 2024ko urriaren 1ean (asteartea) - 19:00 - 20:30

Non: Tabakalera (Donostia) - Kutxa Fundazioa - Ruiz Balerdi aretoa (4. solairua)

Ikus solasaldi osoa EIZIEren YouTubeko kanalean.