Literaturia 2021: 'Itzala, hitzaren ahala'

2021 Iraila 16
Literaturia 2021: 'Itzala, hitzaren ahala'

2021eko irailaren 24tik 26ra, Zarautzen.


Beste behin, udazkenarekin batera iritsiko da Euskal Letren Plaza Zarautzera: irailaren 24tik 26ra bitartean ospatuko da Literaturia, «Itzala, hitzaren ahala» goiburupean.  Aurtengo egitarauan ere ez da falta izango itzulpengintzaren inguruko ekitaldirik.

Hilaren 25ean, Saiakera itzultzeaz izeneko mahai-inguruan parte hartuko dute Olatz Esteban Ezkatik, Amaia Astobiza Uriartek eta Maialen Berasategi Catalánek, Danele Sarriugarte Mochales gidari dutela. Ekitaldia Modelo aretoan izango da, 17:00etan, eta sarrerak laster egongo dira eskuragarri.

Horrez gain, hiru liburu-aurkezpen ere nabarmendu nahi genituzke guztien artetik, bertan aurkeztuko baitira Juliana Léveillé-Trudelen Nirliit (Txalaparta, 2020, itz. Aiora Jaka Irizar), Ursula K. Le Guinen Oihan hitzean mundua (Igela, 2021, itz. Amaia Apalauza Ollo) eta Ion Arretxeren Intxaurrondo. Intxaurraren hostopeko itzala (Erein, 2021, itz. Josu Zabaleta) itzulpenak. Itzultzaileek eta editoreek aurrez aurre jardungo dute solasean.