'Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)'. Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarra

2018 Iraila 18
'Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)'. Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarra

Urriaren 4tik 6ra ospatuko du Euskaltzaindiak bere mendeurrena, XVII. Biltzarrean: «Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)».

Hitzaldi interesgarri ugari entzuteko parada izango da egun horietan, Arantzazun, Oñatin. Horietako bat Josu Zabaletak emango du, EIZIEren izenean: «Itzulpena euskararen batasungintzan eta etorkizuna zabaltzen», urriaren 5ean, 16:35ean, «Euskara batuaren etorkizuneko erronkak itzulpengintzan eta literaturan» atalean.

Sartzea dohainik da, baina, plazak mugatuak direnez, izena eman behar da, urriaren 1a baino lehen:

info@euskaltzaindia.eus / +34 943 42 80 50 / +34 944 158 155 / +33 (0) 559 25 64 26/ +34 948 22 34 71

Ikus programa osoa.

Jardunaldi guztiak streaming bidez eskainiko dituzte.