"Desolamendua" eta "Sagua, eulia eta gizakia" iruzkinen atalean
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean gehitu ditugu bi iruzkin: Xabier Iabenek itzulitako Yasmina Reza-ren Desolamendua liburuaz Karlos del Olmok idatzi duen kritika, eta Juan Garziak itzulitako François Jacob-en Sagua, eulia eta gizakia liburuarena, Mikel Garmendiak egina.
Dakizuenez, literatur itzulpenei buruzko iruzkin kritikoak jasotzen ditu EIZIEk bere webgunean, honako bi ataletan: Literatura Unibertsala bilduma. Iruzkinak, bildumako libururen batena denean, eta Literatur itzulpena hedabideetan, beste edozein literatur libururi buruzko kritika edo iruzkina denean.