«Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra, Hernaniko Udal Liburutegian

2015 Abendua 21
«Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra, Hernaniko Udal Liburutegian

Hernaniko Udalak, EIZIErekin batera, «Gure gaztetxoak itzultzaile handiak» tailerra antolatu du abenduaren 28rako, Hernaniko Udal Liburutegian. Tailer honetan, liburu askoren atzean itzultzaile bat dagoela erakutsi nahi zaie 10-12 urteko gaztetxoei, eta hitzekin jolas egiteko eta itzultzaile izateko aukera eskaini goiz batez (10:30 - 12:30). Patxi Zubizarreta idazle eta itzultzaileak saioa girotu, eta Fernando Rey itzultzaileak lanean jarriko ditu gaztetxoak Tximeleta-belarriak liburua itzultzen. Iruditzen bazaizue zuen inguruko gaztetxoek ere gustura parte hartuko luketela, eman izena abenduaren 23rako, 943552966 telefonora deituta, edo liburutegi@hernani.eus helbidera idatzita. Informazio gehiago, hemen .