Bueltan da '31 eskutik'!

2023 Otsaila 6
Bueltan da '31 eskutik'!

Euskararen erabilerari buruz aritzeko talde-bloga.


Loaldi luze baten ondoren, EIZIEk 31 eskutik bloga berrabiarazi du, eta, hala, 2012tik 2016ra bitarte gure pantailak euskararen erabilerari buruzko testu jakingarri bezain gustagarriz bete zituen ekimenaren bigarren etapari helduko dio. Berrikuntza batzuk ere badakartza: webgunearen itxura, artikuluen maiztasuna, eskuak…

Estitxu Irisarrik estreinatu du etapa berri hau, «Ze suma, sobra ere» artikuluarekin.

Berri pozgarria, inondik ere.