«Itzultzaile baten galderak itzulpen automatikoaren aurrean: zer arraio da postedizioa?» ikastaroa, Bilbon

2026 Urtarrila 22
«Itzultzaile baten galderak itzulpen automatikoaren aurrean: zer arraio da postedizioa?» ikastaroa, Bilbon

Euskararen Etxean, otsailaren 16an. Irakaslea: Idoia Santamaría | Iaz, Donostian antolatu genuen ikastaro bera.


Helburua: Txanpero, paipo edo koltxoneta sendo samarra beharko dugunez itzulpen automatikoaren olatu gainean tente eusteko, saiatuko gara ikusten zertan den mesedegarri eta zertan oztopo itzulpen automatikoa egunero egin behar izaten ditugun itzulpenetan. Eta ikusiko dugu orobat zer arazo eragiten dizkigun itzulpen automatikoarekin batera sortu den postedizio izen ponpoxo-tranpatiak.

Ez dugu formula magikorik aurkituko, baina saiatuko gara igerian jarraitzeko behar ditugun trepetak hobeto ezagutzen.

Ez ahaztu uretarako betaurrekoak, ur azpian ere begiak zabalik jarraitzeko.

Irakaslea: Idoia Santamaría

Non eta noiz: Bilbon (Euskararen Etxean), 2026ko otsailaren 16an

Ordutegia: 16:00 – 19:30

Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra, biak barne

  • Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
  • 2026ko otsailaren 5ean jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.