Ajmal Naqshbandi
Apirilaren 8an hil zuten Afganistan hegoaldean Ajmal Naqshbandi 23 urteko itzultzaile eta interpretea. Talibanek atxilo hartu zuten joan den martxoaren 5ean, La Repubblica italiar egunkariko Daniele Mastrogiacomo kazetariarekin eta haren gidariarekin batera.
Talibanek zenbait kide presoren askatzea eskatua zuten, interpretea hiltzeko mehatxupean. Aurrez, italiar gobernuaren eraginez, bost preso taliban espetxetik atera zituen afganiar gobernuak, eta Mastrogiacomo askatua izan zen martxoaren 19an.