Itzulpeneko Stendhal saria 2005erako

2005 Martxoa 16
Itzulpeneko Stendhal saria 2005erako

Consuelo Berges fundazioak 2005eko itzulpeneko Stendhal sariaren deia egin du. Lanak ACE Traductores elkartean aurkeztu behar dira, 2005eko uztailaren 31 baino lehenago. Sariaren oinarriak hauek dira:

  • Espainiar naziotasuna duten itzultzaile guztiak izan daitezke partaide frantsesetik gaztelerara itzulitako liburuekin, Espainiako argitaletxeetan 2004an argitaratuak badira.
  • Sarigaiak aurkezten ahalko dituzte edo itzultzaileak berak edo, haren izenean, liburuaren argitaratzaileak.
  • Sariak 3000 euroko dotazioa du.
  • Luzera mugarik ez zaie ezartzen liburuei, eta izan daitezke narraziokoak, poesiakoak, anzterkikoak edo entseguak.
  • Sei ale aurkeztu behar dira, atzera berreskuratzerik izango ez direnak, frantsesezko jatorrizkoarekin eta haren fotokopiarekin batera. Material horrekin bat, itzultzailearen helbidea, telefono zenbakia eta curriculuma aurkeztu behar dira, eta, behar denean, haren baimena argitaratzaileak liburua aurkez dezan, helbide honetan: ACE traductores - Santa Teresa, 2, 3º izq.- Madrid -28004 - gutunazalean argi adieraziz Stendhal 2005 sarirako dela, 2005eko uztailaren 31 baino lehenago.

Epaimahaikideak, erabaki eguna eta saria noiz banatuko den, aurrerago adieraziko dira.

Argibide gehiago:
ACE Traductores