Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa, zabalik

2022 Maiatza 27
Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa, zabalik

2022ko deialdia zabaldu dugu.


Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, beste hiru liburu hautatu dira aurtengo lehiaketarako:

  • Karel Čapek, Válka s mloky  (La guerra de las salamandras…)
  • Ama Ata Aidoo, Our Sister Killjoy
  • Elsa Morante, L'isola di Arturo

Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, lagin bat euskaratu beharko da, ekainaren 29rako.

Ikus oinarriak, laginak eta informazio guztia hemen.