BCLT literatura itzulpengintzaren udako ikastaroa
British Centre for Literary Translation (BCLT) erakundeak urtero antolatu ohi duen literatura itzulpengintzaren nazioarteko ikastaroan (East Anglia-ko Unibertsitatea, Norwich, Erresuma Batua, 2009ko uztailaren 19tik 25era).
Literatura itzulpengintzaren gaineko lantegi, mahai-inguru, mintegi eta hitzaldiz beteriko astebeteko lan trinkoa egiteko aukera ematen du Udako ikastaroak. 2009ko edizioan, txineratik ingeleserako itzulpengintzari buruzko lantegi bat egingo da, lehenengoz, eta beste lantegiak izango dira beste hizkuntza bikoteetan.
Lantegi bakoitzean, ikasleek idazle egoiliar baten laguntzaz lan egingo dute, literatura itzulpengintzaren itzultzaile aditu baten zuzendaritzaz.
Idazle egoiliarren artean dira:
Xinran (txinera)
Henry Sutton (ingelesa)
Gonçalo Tavares (portugesa)
Eduardo Berti (gaztelania)
Lantegi zuzendarien artean dira:
Nicky Harman txinera-ingelesa)
Sarah Adams (frantsesa-ingelesa)
Daniel Hahn (portugesa-ingelesa)
Shaun Whiteside (alemana-ingelesa)
Nick Caistor (gaztelania-ingelesa)
Susanna Basso (ingelesa-italiera)
Argibide gehiago:
BCLT Literary Translation Summer School 2009