ZIOren seigarren alea kalean
![ZIOren seigarren alea kalean ZIOren seigarren alea kalean](https://eizie.eus/eu/albisteak/1181628309/@@images/56036220-4002-4df1-88b7-3a261c65d77f.gif)
Zientzia Irakurle Ororentzat bilduma EHUko Euskara Errektoreordetzak argitaratzen du, zientzia gaiak era atsegin eta ulerterrazean irakurle guztien esku jartzeko xedez.
ZIO bildumak ale hauek kaleratu ditu orain arte:
- Oliver Sacks, Antropologo bat Marten (2003). Itzultzaile: Xabier Olarra
- François Jacob, Sagua, eulia eta gizakia (2004). Itzultzaile: Juan Garzia.
- Denis Guedj, Loroaren teorema (2005). Itzultzaile: Jon Muñoz
- John Lenihan, Giza gorputza lanean (2006). Itzultzaile: Irene Aldasoro.
- John Paulos, Zenbakirik gabe bizi (2006). Itzultzaile: Josu Zabaleta.
- Jorge Wagensberg, Formen matxinada (2007). Itzultzaile: Juan Garzia.
Seigarren alea kaleratzearekin bat, 2007ko ekainaren 14an aurkezpena eta hitzaldiak antolatu ditu ZIOk, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Aurkezpenaren osteko hitzaldiak era honetan izango dira:
11:00 Garuna, arimaren organoa, Joseba Jauregi (Psikologia, UPV/EHU)
11:45 GATTACA, Ana Zubiaga (Genetika, UPV/EHU)
12:30 Zertarako matematika?, Javier Duoandikoetxea (Matematika, UPV/EHU)
18:00 Zientzia euskaratzen, Itzultzaileak mahai-inguruan.
19:00 Zientzia literaturan eta zientziaren literatura, Anjel Lertxundi (idazlea), Pedro Miguel Etxenike (Donostia Physics Center, UPV/EHU)
Argibide gehiago:
Zientzia Irakurle Ororentzat