BERRIA egunkariko euskara taldea zuzenketa lanaz aritu da Zuzentzaileen Nazioarteko Egunean
Ofizioaren xehetasunak eman dituzte bideo batean.
Urriaren 27a Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da, eta, horren aitzakian, BERRIA egunkariko euskara taldeko kideak zuzenketa lanaz aritu dira, EIZIEren eta BERRIAren beraren elkarlana dela medio.
Zuzenketa lan maiz ezkutuaren zailtasunez ez ezik, haren pozez eta baliagarritasunaz ere aritu dira zazpi kideak, eta xehetasunak eman dituzte ofizio horren inguruan askotan nagusi diren aurreiritzi eta uste okerrak argitzeko, egunkari bateko jardunak dakartzan berezitasunez ahaztu gabe. Lanbidearen orainari bai, baina geroari begira ere jarri dira.
Eskerrik asko taldekide guztioi: Laura Alberdi, Arantxa Artola, Irene Arrarats, Irene Barrio, Maialen Berasategi, Leire Errandonea eta Nerea Urriza.


