Manuel Rivas eta Juan Garzia «mapetan agertzen ez den leku bati buruz», Aldecoa festibalean
Itziar Otegi euskal idazle eta itzultzaileak moderatuko du solasaldia, martxoaren 13an, 19:00etan. Gaztelaniaz.
Juan Garziak itzuli berri du Manuel Rivasen Que me queres, amor?, Literatura Unibertsala bildumarako (argitaratze bidean), eta Ignacio Aldecoa festibalak idazlea eta itzultzailea gonbidatu ditu «Conversaciones sobre un lugar que no aparece en los mapas» topaketara.
Rivasen eta Garziaren arteko elkarrizketa honek literatur generoa, itzulpengintza eta, oro har, literatura izango ditu protagonista, eta Itziar Otegik idazle eta itzultzaileak moderatuko du.
- Noiz: martxoak 13
- Ordua: 19:00
- Non: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea(Gasteiz)
- Hizkuntza: Gaztelania
- Zeinu hizkuntzako interpretazioa egongo da
Festibalaren programa osoa, hemen.


