Itzulpengintzari buruzko IX Jardunaldiak: argitalpenaren, zuzenketaren eta itzulpenaren arteko elkarguneak
2007ko azaroaren 8tik 10era bitartean, argitaratze eta itzultze lanetan interesa duten guztiek hitzordua dute Castellóko Jaume I Unibertsitatean . Jardunaldiok Itzulpengintza eta Komunikazio Sailak antolatu ditu eta adituentzat zein ikertzaileentzat gero eta erakargarriagoa den lan esparru honetara hurbiltzea dute helburu.
Orotariko ikuspegien berri ematearren, Espainiako eta nazioarteko erakundeetako ordezkariek (Institut d'Estudis Catalans) parte hartuko dute, bai eta hainbat argitaratzailek (Mc Graw Hill), zuzentzailek (El Periodico de Catalunya) eta tipografok ere (Campgrafic eta Ellago argitaletxeak).
Antolatzaileek jardunaldiak prestatu dituzte lau gai hauek oinarritzat harturik:
- Araua eta erabilera gaur egungo gaztelanian eta katalanean.
- Itzultzaile eta zuzentzailearen lanbidea.
- Hizkuntz politika eta argitaletxe eta erakundeen zuzentze lana.
- Diseinua eta argitaratzea.
Jardunaldietako egitaraua eta gainerako argibideak sinposiumeko web orrian aurkituko dituzue.