«Publizitatea itzultzeko oinarri teoriko eta praktikoak. Itzulsortzaile tailerra», izena emateko epea zabalik
![«Publizitatea itzultzeko oinarri teoriko eta praktikoak. Itzulsortzaile tailerra», izena emateko epea zabalik «Publizitatea itzultzeko oinarri teoriko eta praktikoak. Itzulsortzaile tailerra», izena emateko epea zabalik](https://eizie.eus/eu/albisteak/1446720820/@@images/13aec2ac-21c1-40cf-be56-2071a21babb3.jpeg)
«Publizitatea itzultzeko oinarri teoriko eta praktikoak. Itzulsortzaile tailerra» antolatu du EIZIEk, Estitxu Garai Artetxe irakaslearekin. Ikastaro bera bi lekutan eskainiko dugu: Donostian eta Bilbon. Guztira 8 ordu izango ditu, 4 orduko 2 saiotan banaturik. Noiz eta non: Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan: 2015eko abenduaren 9an eta 10ean. Bilbon, Euskararen Etxean: 2015eko abenduaren 16an eta 17an. Ordutegia: 16:00 - 20:00 Izena emateko epea: 2015eko azaroaren 5etik 16ra, biak barne Informazioa eta izen ematea