«Un Ange Passe» ipuinaren itzulpenak argitaratu dira

2005 Martxoa 7
«Un Ange Passe» ipuinaren itzulpenak argitaratu dira

Pello Lizarralderen «Un Ange Passe» ipuina suomieraz, danieraz eta frantsesez itzulita argitaratua izan da Cuadernos de Tarazona saileko laugarren zenbakian. Jon Kortazar idazleak gazteleraz egindako sarreraren ondotik, jatorrizko testua euskaraz eta hiru itzulpenak ageri dira.

Joan den urteko irailaren 6tik 10a bitartean, Pello Lizarralde egileak eta beraren itzuiltzaileak (Mia Rissanen eta Joseba Ossa, suomiera; Pernille Hansen eta Juan Mari Mendizabal, daniera; Mijail Zelikov eta Jose Morales, errusiera; eta Edurne Alegria, frantsesa), elkarrekin landu zituzten itzulpenak Tarazonako Itzultzaile Etxean.

Mintegiaren amaierako saio gisa, irailaren 10ean, aurkezpen-ekitaldia egin zuten Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Ektialdi horren laburpena ikusi eta entzun daiteke webgune honetako Idazlea eta beraren itzultzaileak atalean.

Argitaratutako liburuxkaren bi mila ale banatuko dira hainbat herrialdetako enbaxadetan, Cervantes Institutuaren etxeetan, idazle eta itzultzaile elkarteetan, liburu-azoketan eta beste hainbat kultur erakundetan. Lagin horien bidez, euskal idazle baten berri izango dute atzerrian, eta haren obra osorik itzulia izateko aukera-bideak ugaldu daitezke horrela.