Itzultzaileentzako informatika ikastaroa, izena emateko epea zabalik

2012 Urria 2
Itzultzaileentzako informatika ikastaroa, izena emateko epea zabalik

Itzultzaileentzako informatika ikastaroa antolatu du EIZIE elkarteak. Helburua: Ordenagailuaren ahalbideak nola erabili ikastea, itzultzailearen zereginak errazteko edo arintzeko. Irakaslea: Gotzon Egia Goienetxea Noiz: 2012ko azaroaren 13an eta 15ean Non: Eibarren, UEUren egoitzan (Markeskoa jauregia)

Ordu-kopurua: 8 ordu

Ordutegia: 16:00 - 20:00

Prezioa: Bazkideak: 80 euro // Ez bazkideak: 120 euro

Izena emateko epea: 2012ko urriaren 2tik 10era, biak barne

Oharrak:

  • Ikasle kopurua mugatua da, eta EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.
  • 2012ko urriaren 16an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.

IZENA EMAN