'Hiru idazle aske' solasaldia, LABAn (Iruñea)

2022 Martxoa 7
'Hiru idazle aske' solasaldia, LABAn (Iruñea)

Condéren 'Bihotza negar eta irri', Chopinen 'Ekaitza eta beste 34 ipuin' eta O'Brienen 'Landa aldeko neskak' liburuen gaineko solasaldia. Martxoaren 9an, LABAn.


EIZIEk eta LABAko lagunek «Hiru idazle aske» solasaldia antolatu dute, Literatura Unibertsaleko azken hiru liburuen inguruan: Maryse Condéren Bihotza negar eta irri, Kate Chopinen Ekaitza eta beste 34 ipuin eta Edna O'Brienen Landa aldeko neskak.

Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Gema Lopez Las Heras itzultzaileek parte hartuko dute,  eta Yasmine Khris-ek gidatuko du saioa.

Noiz: martxoaren 9an

Ordua: 19:00etan

Non: LABAn (Gazteluko plaza 2)