OmegaT itzulpen memoria sistemaren gidaliburua

2004 Maiatza 10
OmegaT itzulpen memoria sistemaren gidaliburua

Samuel Murray-Smit, hegoafrikar itzultzaileak OmegaT itzulpen memoria sistemari buruzko sarrera labur eta zehatz bat idatzi du. OmegaT tresnak Java RunTime ingurunearen azpian lan egiten du eta, beraz, plataforma askotane rabil daiteke, batez ere Windows-en, Linux-en eta Mac OS X-n. OmegaT itzulpen memoriako software beregaina da, Microsoft Word behar izan gabe lan egiten duena, eta inolako arazorik gabe inportatu eta esportatzen ditu testu fitxategiak, OpenOffice Writer-eko dokumentuak edo HTMLn idatzitako fitxategiak.

Itzulpen memoria sistema asko dago merkatuan gaur egun. OmegaTren ezaugarri bereziak hauek dira:

  • Java RunTime ingurunean azpian lan egiten du, beraz edozein plataformatan erabil daiteke (Windows, Linux edo Mac OS X);
  • doanekoa da;
  • kode irekiko programa da, hori da, erabiltzaileek banatu edo aldatu dezakete;
  • bizkortasuna bilatzeko asmatua da, fitxategi konplexuen edo formatu anitzen ordez;
  • zuzenki hartzen ahal ditu OpenOffice-ko fitxategiak.

OmegaTren azken bertsioa hemendik har daiteke: http://www.omegat.org/omegat/omegat.html.

Argibide gehiago (ingelesez): OmegaT: introduction and tutorial. Badago baita ere frantsesez idatzitako gidaliburu bat.

Ikus baita ere hemen bertan 2003ko martxoan OmegaTz argitaratutako albistea.